Üther musika taldea. (2Noisy estudioa)
Datorren asteburuan ere musika izango da protagonista Zestoako Gaztetxean. Izan ere, Gazte Asanbladako kideek kontzertuak antolatu dituzte bihar gauerako. Üther, Eratu eta LauP4 musika taldeek eskainiko dituzte zuzenekoak, 22:30ean hasita. Kontzertuak ikustera bertaratzen diren lagunek hiru euro ordaindu beharko dute hiru zuzenekoak ikusteko sarrera.
Üther taldea Ondarroako, Azpeitiko eta Ermuko hiru kidek osatzen dute. Fastcore eta powerviolence doinuak eramaten dituzte doazen tokira. 2016an eratu zen, eta orduz geroztik kontzertuak eskaini dituzte Euskal Herriko hainbat eta hainbat txokotan. LauP4 Ondarroako taldea da, eta teash zein hardcore doinuak eskaintzen dituzte lau taldekideek. Gasteiztik iritsiko da Eratu,
Bidea diskoa aurkeztera. Eratuk asko du metaletik, rocketik eta baita pop edo zaindutako melodietatik. Hardcore melodikoaren, punk-rockaren eta poparen kutsua ere badute beren abestiek.