Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
'Coaching' teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egingo dituzte programan parte hartzen duten lagunek, horiek beren gaitasun pertsonalak eta profesionalak landu ditzaten. Horrez gain, parte hartzaileek eskualdean sektore ezberdinetan aritzen diren pertsonen bisitak ere jasoko dituzte hiru aste iraungo duen programan.
Iraurgi Berritzen Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako garapen agentziak Bidelan programaren hurrengo edizioan izena emateko epea zabaldu du. Maiatzaren 14tik 30era bitartean garatuko dute egitasmoa, eta oraingoan bereziki emakumeei zuzenduta egingo dute.
Hiru aste iraungo du Bidelan programak, eta denbora tarte horretan, Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egingo dituzte programan parte hartzen duten lagunek, horiek beren gaitasun pertsonalak eta profesionalak landu ditzaten. Horrez gain, eskualdean lehen sektorean, industriaren arloan, hirugarren adinekoenean eta zerbitzuen sektorean ardura ezberdinak dituzten pertsonen bisitak jasoko dituzte. Arduradun horiek beren alorreko prestakuntza eta enplegu eskaintzak azalduko dizkiete Bidelan programan parte hartzen dutenei.
Programan parte hartzeko interesatuta dauden pertsonek, Iraurgi Berritzenera jo behar dute, 943-55 11 00 telefonora deituta.