Zestoa Lagunkoia egitasmoaren batzar irekia egingo dute bihar

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 9a

Zestoako udaletxeko areto nagusian egingo dute egitasmoaren barruko laugarren batzarra, 18:00etan hasita. "Adineko pertsonentzako herri hobea sortzea" da egitasmoaren helburua.

Zestoa Lagunkoia proiektuaren aurkezpen ekitaldia. (Ihintza Elustondo) Zestoa Lagunkoia programaren barruko laugarren batzar irekia egingo dute bihar Zestoako udaletxeko areto nagusian. Batzarra 18:00etan hasiko da, eta interesa duen edonor hurbil daiteke bertara. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatutako programa da Zestoa Lagunkoia, Matia Fundazioaren laguntza teknikoarekin. Adineko pertsonentzako herri hobea sortzea da egitasmoaren helburua, zahartu ahala nork bere bizimodua egiten jarrai dezan. Eta, horretarako, herritarren proposamenak bilduko dituzte. Adinekoen zein gainontzeko herritarren parte-hartzea bultzatzea da proiektuaren ardatza, herri lagunkoiago bat eraikitzeko bidean. Eguneroko bizimoduan eragina duten arloen inguruan zestoarrek duten iritzia bildu nahi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide