Bihar hasita Asentzio jaiak ospatuko dituzte Endoian

Zestoako Hitza 2018ko maiatzaren 9a

Bihar hasi eta igandea bitartean hainbat ekitaldi izango da auzoan. Erromeria, bertso afaria, mezak, dantza emanaldia eta abar izango dira hiru egunetako jaietan.

Bihar, osteguna, hasita, Asentzio jaiak ospatuko dituzte Zestoako Endoia auzoan. Meza eta bertso afaria izango dira bihar; larunbatean erromeria egingo dute; eta igandean hainbat ekimen izango da. Ez da festa girorik faltako, beraz, bihar hasi eta igandea bitartean auzoan. Egitaraua: Maiatzak 10, osteguna 20:00. Meza. Ondoren, auzo afaria Unai Agirre eta Agin Laburu bertsolariekin eta Ainhoa eta Naia trikitilariekin. Maiatzak 12, larunbata 23:00. Erromeria Elortza eta Iñakirekin. Maiatzak 13, igandea 11:00. Meza nagusia. 12:00. Itziarko dantza taldearen emanaldia, Jagoba eta Maddalen trikitilariek lagunduta. 14:00. Auzo bazkaria. 17:30. Herri-kirolak. Haritz eta Jon harrijasotzaileak, Hodei eta Ioritz aizkolariak eta Karmele txinga eta ingudearekin. 19:00. Zelai-luze ganadutegiko zezenak. Ondoren, erromeria Jagoba eta Maddalen trikitilariekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide