(Argazkia: Danbolin)
Zestoan Kultur Mahaia sortzeko lehen pausoak ematen hasi dira, eta proiektuaren nondik norakoak azaltzeko, bilera egingo dute bihar, asteazkena, 19:00etan, Gurutze jubilatuen tabernan. Besteak beste, Kultur Mahaiaren helburuak, funtzionamendua, lehentasunak... izango dituzte mintzagai. Herriko talde guztiak eta interesa duen edozein herritar gonbidatu dituzte bilerara.