Urola Erdiko trikitilarien komunitatea osatzeko bigarren galdetegia ireki du Trikigirok

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 8a

Eskualdean trikitiak izan duen bilakaera eta zabalkundea aztertu nahi ditu Trikigiro kultur elkarteak. Horretarako bigarren galdetegi bat zabaldu dute, Azpeitiko, Azkoitiko, Zestoako, Beizamako eta Errezilgo musikariei zuzenduta.

[caption id="attachment_328478" align="aligncenter" width="300"]III. Trikigiro jaialdiko irudia. (Maialen Etxaniz) III. Trikigiro jaialdiko irudia. (Maialen Etxaniz)[/caption] Trikigiro kultur elkarteak Urola Erdiko trikitilarien inguruko informazioa biltzen jarraitzen du, eta horretarako galdetegi berri bat jarri du martxan. Duela hilabete batzuk zabaldu zuten aurreneko galdera sortari erantzuteko epea, eta bigarren galdetegi hauaurrenekoaren osagarria da. Bertan, eskualdeko soinu-jotzaileen eta pandero-jotzaileen inguruko informazioa jasotzeko hainbat galdera zerrendatu dituzte. Trikigiroko kideek dei egin diete Azpeitiko, Azkoitiko, Zestoako, Beizamako eta Errezilgo musikariei kultur elkarteak martxan jarritako galdetegia bete dezaten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide