Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola eta Mikel Ibarguren, Zulo buruhandiarekin. (Maialen Etxaniz)
Amancay Gaztañaga zestoarrak eta Erika Olaizola azpeitiarrak idatzi eta zuzendutako
Z U L O film laburra aurkeztuko dute ostiralean Zestoako Kultur Etxeko aretoan, 19:30ean hasita. Portale kultur elkarteak antolatu du hitzordua. Emanaldiaren ostean solasaldia izango da bi zuzendariekin eta film laburreko buruhandi protagonista hezurmamitzen duen Mikel Ibarguren aktore zestoarrarekin.
Argitara atera zenetik gaur arte ibilbide oparoa izan du
Z U L Ok. Film laburren jaialdietan murgildu ostean, aurreneko uzta Lekeitioko
40. Euskal Zine Bileran jaso zuen: Amateur mailako film labur onenaren saria lortuta, urrezko antzararekin itzuli ziren herrira. Haren ostean iritsi zen Bilboko
59. Zinebi jaialdian eskuratutako euskal zuzendari onenaren saria. Olaizolaren, Gaztañagaren eta Ibargurenen nahia zen Laburbira film laburren zirkuituan parte hartzea, eta halaxe izan zen: 2018ko Laburbira egitasmorako aukeratu zuten
Z U L O. Joan zen martxoaren 23an jaso zituen azken bi sariak Zestoako eta Azpeitiko sortzaileen lanak.
11. Huezinema jaialdian. Mondragon Unibertsitateko ikasleek osatutako epaimahaiak ematen duen 400 euroko Vertigo saria eskuratu zuen buruhandi baten eta neska baten arteko maitasun istorioa kontatzen duen ikus-entzunezkoak. Horrez gain, 700 euroko Mundukide saria ere jaso zuen.
Gipuzkoako Hitzak
Z U L Oren inguruan egindako erreportajea,
hemen.