Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako Atletismo Taldeak antolatuta, atletismo topaketak egingo dituzte datozen asteetan Iraetako futbol zelaian. Maiatzeko hiru larunbatetan egingo dituzte jardunaldiak, eta zapatu honetan, hilaren 12an, izango da lehenengoa. Bertan, benjaminak, kimuak eta infantilak elkartuko dira, eta askotariko probak egingo dituzte. Hala nola, lasterketa motzak eta luzeak eta xabalina probak altuera jauziak eta hesi-lasterketak egingo dituzte. Horrez gain, errelebo-lasterketekin amaituko dituzte jardunaldiak, eta ikastetxeek zein bertaratzen direnek parte hartu ahal izango dute parte azken proba horretan.
Parte hartzaileak 09:30ean elkartuko dira futbol zelaian, eta taldeen banaketa egingo dute lehendabizi. Ostiralera bitartean, ikastetxe bakoitzak parte hartzaileen zerrenda bidali beharko du joirureta@outlook.es eta zestoakiroldegia@euskalnet.net helbideetara. Batetik, bakarkako zerrenda bidali beharko dute, eta, bestetik, errelebo-lasterketetarako taldeak zehaztu beharko dituzte. Larunbatean, topaketen egunean, aldaketak egin ahal izango dituzte izen emateetan.