Gazteen Gurutzeaga pilota txapelketako finalak jokatu dituzte Zestoan

Zestoako Hitza 2018ko maiatzaren 7a

Gurutzeaga pilota txapelketako finalistak. (Argazkia: Danbolin) Eguraldi txarragatik atzeratu ondoren, joan den larunbatean jokatu zituzten gazteen mailako Gurutzeaga pilota txapelketako finalak. Oier Aldalur, Julene Arzallus eta Unai Lizarralde izan ziren  irabazleak. Txapelketatik kanpo, jaialdiko azken partida, Xabat Sasiain eta Mattin Eizagirrek jokatu zuten. Ikusi finaletan hartutako irudi gehiago Danbolin.eus helbidean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide