Jon Mendia zestoarrak irabazi du Rompepiernas txirrindulari lasterketa

Zestoako Hitza 2018ko maiatzaren 7a

188 kilometroko proba luzea irabazi zuen Mendiak, proba sei orduren bueltan bukatuta. Sailkapenean hirugarren izan zen Haimar Zubeldia txirrindulari profesional ohi eta Zarauzko bizilaguna.

Jon Mendiak iazko Ondarbasoko igoera irabazi zuen. (Ihintza Elustondo) Jon Mendia zestoarrak irabazi zuen atzo, igandea, Sausen (Aragoi, Espainia) jokatutako Rompepiernas txirrindulari proba. Lasterketaren zazpigarren edizioa izan zen asteburukoa, eta 1.500 lagunek parte hartu zuten. 188 kilometroko proba luzea irabazi zuen Mendiak, proba sei orduren bueltan bukatuta. Sailkapenean hirugarren izan zen Haimar Zubeldia txirrindulari profesional ohi eta Zarauzko bizilaguna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide