Naroa Agirrek Gravni pilota txapelketako finala galdu du

Zestoako Hitza 2018ko maiatzaren 7a

Naroa Agirre, ezkerretik hirugarrena, larunbatean jokatutako finalean. (Argazkia: Danbolin) Naroa Agirre Zestoako Pilota Elkarteko pilotari arroarrak Gravni pilota txapelketako finala jokatu zuen joan den larunbatean, eta ez zuen partida irabazterik izan. Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatu zuen norgehiagoka, Maddi Mendizabal zaldibiarrarekin batera. Gipuzkoa ordezkatu zuen bikoteak ezker hormako eskuzko binakakoan, eta Bizkaiaren aurka jokatu zuten finala; 11-22 galdu zuten. Finalaureko partida Errioxaren aurka jokatzekoak ziren, baina aurkariak ez ziren agertu eta zuzenean finalera pasatu zen bikotea. Txapelketako pilotaririk gazteena izan da Agirre.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide