Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaurtik aurrera, 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzat eta haien gurasoentzat zabalik izango da Guraso Txokoa. Zestoako Udalak Idiazpi auzunean egokitu du lokala, eta astelehenetik ostiralera bitartean izango da erabilgarri. Udalak bi giltza jarri ditu gurasoen eskura. Bata udaletxean hartu ahal izango da 09:00etatik 13:00etara bitartean, eta hantxe utzi beharko da ondoren. Bigarrena, berriz, liburutegian eskuratu ahal izango da, 17:00etatik 20:00etara bitartean.
Haurrek gurasoekin joan beharko dute Guraso Txokora, eta lokalean ere gurasoen ardurapean egongo dira. Informazio gehiago behar duenak Gaztelekuko 688 684 029 telefonora dei dezake.