Irudietan: Ibañarrietan herri kirol erakustaldia eta zezen txikiak izan dituzte

Nerea Uranga 2018ko maiatzaren 6a

Zestoako Ibañarrieta auzoan santakutzak ospatu dituzte

Zestoako Ibañarrieta auzoan santakutzak ospatu dituzte egun hauetan. Gaur, igandea, arratsaldean herri kirol erakustaldia eta haurrentzako zezen txikiak eta poniak izan dituzte. Herri kirol erakustaldian aizkoran Mikel Larrañaga azpeitiarrak eta Eneko Otaño beizamarrak jardun dute. Harri jasotzen, berriz, Goenatxo azkoitiarra aritu da. Hainbat lagun bildu da kirolarien lana ikustera. Segidan, haurrek jolaserako aukera izan dute zezen txikiekin eta poniekin. Eguerdi partean, berriz, mezaren ondoren bertso saioa eta IV. Zapo jokoaren azken saioa ere izan dira; larunbatean, berriz, pintxo lehiaketarekin eta auzo afariarekin hasi zituzten festak. Hemen, aurtengo santakutzetako irudi bilduma (argazkiak: Nerea Uranga eta Karmelo Mendizabal): [flickr_set id="72157695858615104"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide