Argazki bilduma: Zestoan haurren danborradarekin bukatu dituzte santakutzak

Nerea Uranga 2018ko maiatzaren 3a

Kalerik kale ibili da gaur, Santa Kutz eguna, haurren danborrada Zestoan

Gaur, Santa Kutz egunez, haurren danborrada izan da Zestoan. Gaurko ekitaldi jendetsuena izan da, zalantzarik gabe. Zestoako Herri Eskolako 200 haur inguruk parte hartu dute arratsaldeko danbor festan. Atzo, asteazkena, helduen danborrada izan zen, eta giro paregabean ibili ziren danbor joleak. Aurtengo santakutzak haurren danbor hotsekin bukatu dituzte. Hala ere, eguraldi txarra tarteko, atzo, asteazkena, jokatzekoak ziren Gurutzeaga pilota txapelketako finalak larunbatera atzeratu dituzte. Etzi 11:00etan hasita, Gurutzeaga frontoian jokatuko dituzte gaztetxoen pilotako partidak. [flickr_set id="72157690636302700"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide