Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ekain guraso elkarteak antolatuta, motxila margoketa tailerra egin zuten atzo, asteazkena, Zestoako Gaztelekuan. HH4tik gorako umeei zuzendutako saioa izan zen, eta haur ugarik parte hartu zuten bertan. Guraso elkarteak jarri zituen motxilak, eta haurrek errotulagailuz eta pintzelez koloreztatu zituzten. Hona hemen tailerreko irudi batzuk:
(Argazkiak: Ekain guraso elkartea)