Eguraldi txarra dela-eta larunbatera atzeratu dituzte Gurutzeaga pilota txapelketaren finalak

Zestoako Hitza 2018ko maiatzaren 2a

Larunbatean, 11:00etan hasita, hiru final jokatuko dituzte herriko pilotari gaztetxoek. Gurutzeaga pilotalekuan izango dira finalak.

Gaur hasi dira Santa Kutz jaiak Zestoan, eta arratsaldean ziren gaztetxoak Gurutzeaga pilota txapelketako finalak jokatzekoak. Eguraldi txarra tarteko, ordea, finalak egunez aldatzea erabaki dute antolatzaileek, eta larunbatean jokatuko dituzte. 11:00etan hasiko dira norgehiagokak, Gurutzeaga frontoian. Benjamin mailan Oier Aldalurrek eta Eneko Luluagak neurtuko dituzte indarrak. Alebin, nesketan, berriz, Julene Arzallusek eta Maider Aizpuruk. Alebin mutilen finala Unai Lizarraldek eta Jon Mendizabalek jokatuko dute. Bestalde, txapelketatik kanpoko partida bat ere izango da, eta norgehiagoka hori Xabat Sasiainek eta Mattin Eizagirrek jokatuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide