Herri Urratsera joateko autobusa antolatu dute Zestoan

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 1a

Seaskako ikastolen alde Senpereko aintziran egiten den Herri Urrats festa ospatuko dute maiatzaren 13an, eta hara joateko autobusa antolatu dute Zestoako Portalek eta Agiro mendi elkarteak. Izena ematen dutenak Azkainetik Larrunera mendi irteera egingo dute lehenendabizi, baina nahi duenak zuzenean Senperera joateko aukera izango du. 09:00etan aterako dira Gurutzetik, eta 19:00etan itzuliko dira herrira. Izena hilaren 12ra bitartean eman daiteke, Koioten eta Mollergin tabernetan edo portalekulturelkartea@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Autobusak 10 euroko prezioa du.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide