Naroa Agirre arroarrak Gipuzkoa ordezkatuko du Gravni txapelketan

Zestoako Hitza 2018ko apirilaren 25a

Naroa Agirre pilotaria. Naroa Agirre Zestoako Pilota Elkarteko pilotari arroarrak Gravni txapelketan Gipuzkoa ordezkatuko du ezker hormako eskuzko binakakoan, Maddi Mendizabal zaldibiarrarekin batera. Bihar, osteguna jokatuko dute lehen norgehiagoka, Donostiako Atano pilotalekuan. Errioxako ordezkarien aurka jokatuko dute biharko partida, eta maiatzaren 3an, bizkaitarren aurka ariko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide