'Agur eta dolore' antzezlanak euskarazko lanik onenaren Kriseilu Saria jaso du

Urola Kostako Hitza 2018ko api. 23a, 13:08

Miren Gaztañaga, Amancay Gaztañaga eta Iraia Elias (Amancay Gaztañaga) Iraia Elias aktore zarauztarrak Miren Gaztañagarekin batera antzezten duen Agur eta dolore lanak Bilboko Pabellon 6 aretoak emandako Kriseilu Saria irabazi du. Amancay Gaztañaga zestoarrak zuzendu du obra, eta Antzerki Arineko VI. Jardunaldietan aurzketu zuten. Hainbat sari banatu dituzte, eta Agur eta dolorek euskarazko lanik onenarena jaso du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide