Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaurtik ostiralera bitartean, euskarazko B1 azterketa egiteko ikastaro trinkoa eskainiko dute Zestoako AEK Euskaltegian. Gaur, etzi eta ostiralean 14:30etik 16:30era bitartean egingo dituzte saioak, eta bihar eta ostegunean 10:00etatik 12:00etara elkartuko dira.
Gaur eskolan gramatika jorratuko dute, eta bihar entzunemari dagozkion ariketak egingo dituzte; asteazkenean, irakurmena landuko dute, eta hurrengo egunean mintzamena izango dute aztergai; idazlanarekin amaituko dute ikastaroa ostiralean.
Ikasleek 10 euroko matrikula ordainduko dute, eta saio guztiak zein batzuk egin ahal izango dituzte. Informazio osoa 670- 42 00 48 telefonoan edo Zestoako AEK Euskaltegian lortu daiteke.