6 eta 9 urte bitarteko haurrentzat ipuingintza tailerra antolatu dute Zestoan

Zestoako Hitza 2018ko apirilaren 18a

Zestoako Udaleko Gazteria sailak ipuingintza tailerra antolatu du apirilaren 24rako, asteartea. 6 eta 9 urte bitarteko umeei zuzenduta dago ikastaroa. Bi saio izango dira: bata, 17:00etatik 18:00etara, eta, bestea, 18:00etatik 19:00etara. Tailerrean parte hartzeko, aurrez izena eman behar da Gaztelekuan, 688 684 029 telefonora deituta edo gazteria@zestoa.eus helbidera idatzita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide