Jolasak eta txokolatada Zestoako Gaztetxean, Umeen Egunean

Urola Kostako Hitza 2018ko api. 15a, 18:27

XXIX. urteurrena ospatzen jarraitzen du Zestoako Gaztetxeak. Herenegun, herriko haurren txanda izan zen, haientzat prestatutako Umeen Egunarekin. Jolasak, eskulanaketa karaokea ez zituzten falta izan umeek, eta txokolate janarekin borobildu zuten arratsaldea. Apirileko azken asteburuan, 27an eta 28an (ostirala eta larunbata) borobilduko dituzte Gaztetxean aurtengo urteurren ospakizunak, Rural Zombies eta Sofa taldeen kontzertuekin, eta urteurreneko festa nagusiarekin. Hona hemen, Danbolinek ostiraleko umeen festan ateratako irudi batzuk (argazki gehiago, danbolin.eusen):

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide