'Nerabeak eta sexualitatea' hitzaldiak eskainiko dituzte Zestoan, gurasoei zuzenduta

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 14a

Zestoako Udalak, Arremanitz Kooperatibak eta gaztelekuak antolatuta, nerabezaroari eta sexualitateari buruzko bi hitzaldi eskainiko ditu Nerea Sancho sexologoak gaztelekuan. Hilaren 19an eta 26an izango dira hitzaldiak, eta gurasoei zuzenduko dizkiete. Udalak duela hiru urte jarri zuen abian Harremonak hezkidetza egitasmoa, Arremanitz Kooperatibaren eskutik. Tratu onak, hezkidetza eta sexu aniztasuna sustatu nahi dituzte egitasmoaren bidez, eta egitasmo horren barruan antolatu dituzte hitzaldiak. 18:30ean hasiko dira saioak, eta gurasoek dituzten zalantzak eta kezkak ere argituko dituzte.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide