Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bi autok talka egin dute Zestoan, GI-631 errepidean, Elgoibarko noranzkoan, Arroaerrekako bidegurutzearen parean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 14:00 aldera gertatu da ezbeharra, eta istripuaren ondorioz, autoetako bat pendizean behera erori da. Ez da inor zauritu, eta garabi bat lanean ari da egoera konpontzeko.