XXVII. Patxalo Mus Txapelketa izango da hilaren 20an, ostiralez, Zestoako Ipintza elkartean. 22:30ean hasiko da lehia, eta txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago elkartean bertan eman beharko da. Doakoa izango da izen-ematea. Txapelketaren antolatzaileek hainbat sari banatuko dute lehia bukatzean; hain zuzen ere, irabazleek txapela eskuratuko dute, bigarren egiten dutenek bi lagunentzako afaria eta hirugarren eta laugarren sailkatzen direnek ardo botilak.