Mintegi parte-hartzailea deitu du Zestoako GEDk larunbaterako

Urola Kostako Hitza 2018ko api. 9a, 11:26

Batzarraren helburua da erabakitzeko eskubidearen aldeko arrazoiak biltzea. Mintegia Kultur Etxean egingo dute 10:30ean hasita.

Zestoako Gure Esku Dagok mintegi parte-hartzailea egingo du datorren larunbatean, hilak 14, erabakitzeko eskubidearen aldeko arrazoiak biltzeko. GEDk Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza katea deitu du ekainaren 10erako Eman eskua etorkizunari lelopean, eta ekimen horren bueltan antolatu dute zapatuko mintegia. Denen artean "erabakitzeko 2019 arrazoi" bilduko nahi dituzte. Batzarra 10:30ean hasiko da, Kultur Etxean. Zestoarrak, Itziarrera Zestoari giza kateko kilometro bat tokatu zaio, eta, printzipioz, Itziar parean izango da, Txitxarro diskotekaren inguruan. Dena den, Arroabetik ere igaroko da giza katea, eta antolatzaileei proposamena egin diete zestoarrek hara joateko aukera izan dezaten; Gure Esku Dagok esan die proposamena aztertuko duela. Beraz, gaur-gaurkoz, ez dago argi zestoarrek nora joan beharko duten. Hori bai, 500 zestoar biltzea behar dute, eta, horretarako, aurrerantzean mahaiak jartzen hasiko dira herrian. 12:00etan izango da giza katea, eta autobusak jarriko dituzte herritarrentzat. Herritarron Ituna martxan jartzea, 2019 arrazoi biltzea eta horiek guztiak Legebiltzarrera eramatea da Gure Esku Dagoren asmoa. “Gero, hainbat eragilerekin arrazoi horiek egikaritzeko lan egin beharko dugu”. Ekaineko hitzorduaren harira honako bideoa egin du Danbolin.eus-ek. https://youtu.be/hdhMqAwuWp4

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide