Kantabriara irteera antolatu du Zestoako jubilatuen elkarteak hilaren 17rako

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 6a

Irteerara animatzen diren lagunek Kastro eta Islarez ezagutuko dituzte. Izen-ematea zabalik dago.

Islares. Zestoako jubilatuen elkarteak antolatuta, Kastrora eta Islaresera (Kantabria) irteera egingo dute apirilaren 17an. Txangora animatzen diren herritarrek 09:00etan hartuko dute autobusa Zestoan, eta handik Kastrora joango dira. Bertan, eliza eta inguruak ezagutuko dituzte. Eguerdian, berriz, Islaresera abiatuko dira eta Arenillas jatetxean bazkalduko dute, 14:00ak aldera. Irteeran parte hartu nahi duten lagunek izena eman beharko dute apirilaren 13a baino lehen. Izen-ematea 40 euro izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide