Zestoako Udalak dagoeneko ireki du 2018ko Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Gaineko Zerga borondatez ordaintzeko epea. Hala, zestoarrek apirilaren 30a bitartean izango dute ordainketa egiteko epea. Borondatez ordaintzeko denbora tartea amaitzen denean, premiazko prozedura exekutiboari ekingo dio udalak, eta ordainketa egin ez duten herritarrei dagokien errekargua ezarriko diete.