Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako Gaztetxearen 29. urtemuga dela eta, hainbat ekitaldi egingo dute datozen hilabeteetan herrian. Datorren ostiralean, apirilaren 6an, esaterako, Plazatik Gaztetxera txapelketako saio bat izango da Gaztetxean. Manex Astigarraga, Aissa Intxausti, Mikel Iturriotz, Ane Peñagarikano, Lurdes Ondaro eta Beñat Torres bertsolariak ariko dira kantuan, 22:30ean hasita. Sarrera doakoa izango da.