Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoan hasi dira dagoeneko Lurdesera erromesaldia prestatzen. Maiatzaren 25etik 28ra egingo dute hara joan-etorria, eta hara joan nahi duten gaixoek, ezinduek, erromesek eta laguntzaileek dagoeneko eman dezakete izena. Apirilaren 12a izango da izena emateko azken eguna, baina antolatzaileek izena lehenbailehen ematea eskatu dute, ahalik eta ondoen antolatzeko. Erromesaldira lehen aldiz joango direnek Zestoako parrokian eman behar dute izena. Zestoako antolatzaileek herritarrei dei berezia egin diete laguntzaile gisa joan daitezen erromesaldira.