Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola eta Mikel Ibarguren, Zulo buruhandiarekin. (Maialen Etxaniz)
Bi sarirekin itzuli da Erika Olaizola azpeitiarrak eta Amancay Gaztañaga zestoarrak zuzendutako
Z U L O film laburra 1
1. Huezinema jaialditik. Horrenbestez, beste bi sari gehitu dizkiote aurretik lortutakoei. Argitara atera zenetik gaur arte ibilbide oparoa izan du
Z U L Ok. Film laburren jaialdietan murgildu ostean, aurreneko uzta Lekeitioko 40. Euskal Zine Bileran jaso zuen: Amateur mailako film labur onenaren saria lortuta, urrezko antzararekin itzuli ziren herrira. Haren ostean iritsi zen Bilboko 59. Zinebi jaialdian eskuratutako euskal zuzendari onenaren saria. Olaizolaren, Gaztañagaren eta Ibargurenen nahia zen Laburbira film laburren zirkuituan parte hartzea, eta halaxe izan zen: 2018ko Laburbira egitasmorako aukeratu zuten
Z U L O.