https://www.youtube.com/watch?time_continue=48&v=2gK6TDVgm7Q
Alargunak beltzez janzteko tradizioa zaharkitua dago. Alargunak plazara ateratzen dira bizitza ospatzera, kantura, dantzara, solasaldira... eta baita protesta egitera ere, beltzez janzten dena pentsioa baita aspaldi honetan. Azken hilabeteetan Euskal Herriko kaleak eta plazak bete dituzten milaka pentsiodun haserretuen artean bi besterik ez dira Eugenia Iriondo (Zestoa, Gipuzkoa, 1940) eta Begoña Taberna (Errenteria, Gipuzkoa, 1938); bi besterik ez, baina pentsiodunen arteko multzorik ahulena ordezkatzeko bezainbeste: alargunak.
"800 euro pasatxo jasotzen dut hilero; 1998an alargundu nintzen, eta azken hamar urteetan apenas ikusi dudan igoerarik. Urtetik urtera, ordea, argia, telefonoa eta dena garestitzen da. Nola ez gara, ba, protesta egitera aterako?". Eugenia Iriondoren hariari heldu dio Begoña Tabernak. Hark ez du esan nahi zenbateko pentsioa duen, "dezente hobea" delako; lotsa apur bat ere sumatzen zaio, larritasunak saihesteko pentsioa jasotzea lotsatzeko modukoa balitz bezala edo. "Duela hiru urte alargundu nintzen; ondo nago, baina beste asko ez daude ondo, eta horregatik jarraitu behar dugu kalera ateratzen".
Jarraitu erreportajea irakurtzen
Berriaren webgunean.