Emakume Master Cup txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte igandean eskualdeko zazpi pilotarik

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 16a

Oñatin jokatuko dituzte finalerdiak, 11:30ean hasita. 12:15etik 14:00etara jokatuko diren lehen mailako bi finalerdiak zuzenean emango dituzte ETB 1en.

Emakume Master Cup txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte igandean, hilak 18, Oñatin, eta hainbat eskualdeko pilotari lehiatuko dira bertan. Promozio mailako finalerdietako batean, Alaitz Badiola eta Oihana Orbegozo azpeitiarrak Maddi Unanue azpeitiarraren eta Naroa Agirre Arroa Goiko bizilagunaren aurka lehiatuko dira. Maila bereko beste finalerdia, berriz, Nagore Aramendi eta Oihana Unanue azpeitiarrek jokatuko dute, Amaia Vicarioren eta Ainhoa Urienen aurka. Lehen mailan ere ariko da eskualdeko pilotaririk; hain zuzen ere, Eneritz Arrieta azkoitiarra. Patri Espinar bikote duela ariko da Arrieta, Amaia Araiztegiren eta Maddi Mendizabalen aurka. Beste finalderdia, berriz, Miren Larrartek eta Maider Mendizabalek jokatuko dute, Olatz Arrizabalagaren eta Leire Etxanizen aurka. Finalderdiak 11:30ean hasiko dira, eta Euskadi Irratian nahiz ETB 1en emango dute horren berri. ETB 1en, 12:15etik 14:00etara jokatuko diren lehen mailako bi finalerdiak zuzenean emango dituzte. Finalerdietan gailentzen diren pilotariek Eibarko Astelena pilotalekuan jokatuko dute finala, martxoaren 25ean, 12:00etan hasita.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide