'Agur eta dolore' antzezlana estreinatuko dute Iraia Eliasek eta Amancay Gaztañagak

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 16a

Sherezade eta Tipularen Azalak antzezlanarekin buru-belarri dabil Iraia Elias aktore zarauztarra, baina gaur beste obra bat estreinatuko du: Agur eta dolore izenekoa, Bilboko Pabello 6 aretoan, Miren Gaztañagarekin batera. Obra Amancay Gaztañaga zestoarrak zuzentzen du, eta ondorengo laburpena aurreratu dute: "Zu eta ni. Bidegurutzean bi harri-koxkor. Nola egin aurrera? Noruntza jo?". Hainbat saio eskainiko dituzte gaur eta bihar.
Emanaldiak Martxoak 16, ostirala: 19:00, 20:00, 21:00 eta 22:00. Martxoak 17, larunbata:19:30, 20:30 eta 21:30. Hona hemen Iraia Eliasek bere Facebook kontura igo duen iragarpen bideoa. https://youtu.be/wfbEws3k-IA

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide