Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako EH Bilduk hausnarketa aro bat hasiko du 2020-2030 hamarkadara begira, "herri bezala ditugun erronkei erantzuteko" helburuarekin. EH Bilduren ustez, Zestoan bizi duten "noraezari" aurre egin eta herriko eragileekin herria etorkizun hurbilean nola eraiki eta antolatu behar den pentsatu eta eztabaidatu behar da. "XXI. mendeko Zestoak behar dituen kultur eta hiri ekipamenduak, ingurugiroa, herritarren eskubide sozialak nola bermatu, Zestoan bizi eta lan, landa eremua, auzoak... Finean, Zestoak biziberritzeko daukan premiaz arduratuta dauden herritarrekin batera nolako Zestoa eraiki nahi dugun hausnartzera goaz", azaldu du koalizioak.
Horretaz guztiaz hitz egiteko bilera deitu du EH Bilduk datorren asteazkenerako, martxoaren 21erako. Hain zuzen ere, 19:00etan izango da bilkura Kultur Etxean, lehen Gaztelekua zegoen gelan.