(Argazkia: Danbolin)
Azpeitiko Garagune zentroko kideek postua jarriko dute bihar, ostirala, 10:00etatik 12:30era, Zestoako udaletxearen azpian. Zentroko lagunek eskuz egindako lepokoak, bufandak, eraztunak eta giltzatakoak salduko dituzte, besteak beste. Garagune zentroa, Azpeitiko Antxieta etxean dago, eta bertan adimen urritasuna duten eskualdeko pertsonentzako zerbitzua eskaintzen dute, Goienetxe fundazioaren barruan. Garagune zentroaren helburu nagusia da adimen urritasuna duten pertsonak "lehen mailako herritarrak" izatea. Gainontzeko bizilagunen eskubide berak eta behar dituzten laguntzak izan ditzaten egiten dute lan zentroan.