BIDEOA: Zestoako Herri Krosak 40 urte beteko ditu igandean

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 15a

Zestoako Herri Krosaren 40. edizioa jokatuko da igandean. Zenbaki borobil hori dela eta, igandean bertan lasterketaren sorrerarekin eta ibilbidearekin lotura estua izandako hiru herritar omenduko dituzte: Iñaki Irureta Triku, Jexux Goikoetxea Fati eta Jexux Izeta Koiote. Baina 40. urtemuga ospatzeko egitasmoa gehiago ere prestatu dituzte antolatzaileek. Horrela, besteak beste, argazki zaharrekin eta bideo zatiekin osatutako ikus-entzuneko hau ere prestatu dute. Bideoa Maite Kortarena da. Biharko UROLA KOSTAKO HITZA egunkarian irakurgai izango da Zestoako lasterketa herrikoiaren gaineko erreportajea. https://youtu.be/3lohGTHeF1I

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide