https://youtu.be/FV4l6r3GfXw
Ostiralean jokatuko da Erniarraitz bertso txapelketako finala Azpeitiko Gaztetxean, eta bertan izango da kantuan Aitor Salegi bertsolari zestoarra. Finalaren atarian, "gogo handiarekin" dago Salegi, "ilusioarekin eta lanak ahalik eta ondoen egiteko esperantzarekin". Ostiraleko saioaren aurretik,
Urola Kostako Hitzak elkarrizketa egin dio zestoarrari, eta honako hau aurrerapen bideoa da.
Salegirekin batera Azpeitiko Gaztetxeko oholtzara igoko dira
Aitor Bizkarra,
Aratz Igartzabal, Joanes Illarregi, Haritz Mujika eta
Eneko Araiztegi bertsolariak. Finala 22:00etan hasiko da.