Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean 18:00etan izango da mobilizazioa. Azkoititik eta Azpeititik 16:30ean irtengo dira autobusak, eta 16:45ean Zestoatik.
Azken asteetako mobilizazioekin jarraituta, jubilatuen eta pentsiodunen elkarteek pentsio duinen aldeko manifestazioak deitu dituzte larunbaterako Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Eskualdeko herrietako erretiratuek bat egin dute deialdiarekin, eta Donostian 18:00etan hasita egingo den mobilizazioan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.
Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan, gainera, autobusak jarri dituzte larunbatean Donostiara joan nahi duten pentsiodunentzat. Azkoitian, Plaza Ondo jubilatuen elkartean eman behar da izena, 8 euroren truke; autobusa 16:30ean irtengo da liburutegi aurretik, eta itzulerakoa 19:30ean izango dute azkoitiarrek Donostian. Azpeitian, Baigera jubilatuen elkartearen bulegoetan eman behar da izena, 6 euroren truke; zapatuko autobusa 16:30ean irtengo da anbulatorio aurretik. Zestoan, berriz, Gurutze jubilatuen tabernan eman behar da izena, 6 euroren truke, eta bihar amaituko da epea; larunbatean, 16:45ean abiatuko da autobusa Gurutzetik.