Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
19:30ean hasiko da bandak, herri eskolak eta Ekain guraso elkarteak antolatutako ikuskizuna. Udaletxe azpian izango da, eta bandak lau kanta jotzen dituen bitartean, hainbat haurrek dantza eta antzerkia egingo dituzte.
Kontzertu akustikoa eskainiko dute Zestoako Musika Bandak eta herri eskolako haurrek ostiralean, 19:30ean hasita, Zestoako udaletxe azpian. Bandak, herri eskolak eta Ekain guraso elkarteak antolatutako emanaldian hainbat haurrek parte hartuko du; hain zuzen ere, bandak lau kanta joko ditu eta haurrek dantzaz eta antzerkiaz lagunduko ditu pieza horiek. Honako abesti hauek joko dituzte: The Typewriter (Leroy Anderson), La Chasse (Johann Strauss), En un mercado persa (Albert W. Ketèlbey) eta Marcha Radetzky (Johan Strauss).