Giro ederra izan zen larunbatean Zestoako Gaztetxean, Voltaia eta Fetitxe taldeen kontzertuetan

Zestoako Hitza 2018ko martxoaren 13a

Voltaia eta Fetitxe musika taldeek kontzertuak eman zituzten joan den larunbatean Zestoako Gaztetxean. Zumaiako stoner-rock hirukotea da Voltaia, eta talde horrek labetik atera berri duen Erortzen diskoa aurkeztu zuen. Joan zen otsailean atera zuten argitara Erortzen, eta aurkezpen bira egiten ari da Euskal Herriko hainbat txokotan. Arrigorriagako Fetitxe taldekoek, berriz,  rock doinuak plazararatu zituzten Gaztetxeko oholtzan. Zestoako Gaztetxeak nabarmendu duenez, "gau ederra" izan zen larunbatekoa. Horrez gain, Gaztetxeak jakinarazi du asteburuan Beasaingo Gaztetxe Topaketetan izango direla, eta hara joan nahi duenak asanbladako jendearekin harremanetan jarri behar duela.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide