Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gure Esku Dagok deituta, ekainaren 10ean egingo dute Donostia eta Gasteiz lotuko dituen giza katea. Osteguneko aurkezpenean hizpide izango dituzte, besteak beste, giza katearen data iritsi aurreko lanak.
Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidearen alde antolatu duen giza katearen aurkezpen ekitaldia egingo dute ostegunean, Zestoan. Ekainaren 10ean egingo dute Donostia eta Gasteiz lotuko dituen giza katea Eman eskua etorkizunari lelopean, eta ekimen horren inguruko xehetasunak edo nondik norakoak azalduko dituzte osteguneko aurkezpenean. Horrez gain, giza katearen data iritsi aurretik egin beharreko lanak azalduko dituzte aurkezpenean. Udaletxe azpian egingo du ekitaldia Zestoako GEDk, 19:00etan hasita.