'Haurren sexualitatea eta autoestimua' tailerra emango du Nerea Sanchok, Zestoan

Zestoako Hitza 2018ko martxoaren 12a

Nerea Sancho izango da tailerraren gidaria. Ekain guraso elkarteak antolatuta, Haurren sexualitatea eta autoestimua hitzaldi-tailerra izango da, Zestoan. Martxoaren 14an –Gaztelekuan– eta 21ean –eskolako jangelan– izango dira saioak, 17:30etik 19:00etara. Nerea Sancho sexologian aditua izango da saioen gidaria, eta honako galdera honi erantzuten saiatuko da: "Gure seme-alabek sexualitate osasuntsu, arduratsu eta librea gara dezaten, finean, beraien autoestimua sendoa izan dadin, nola lagun ditzakegu?". Abiapuntua haurren eguneroko sexu adierazpenak izango dira, baita haurren sexu-garapenak gurasoei sortzen dizkien galderak, kezkak eta pozak partekatzea ere. Zaintza zerbitzua izango da saioetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide