'Lilitarren ohorea' obra eskaintzen hasi dira Zestoako Lili jauregian

Urola Kostako Hitza 2018ko mar. 12a, 12:57

1678. urtera eramango dituzte bisitariak, eta bakarrizketa baten bidez jauregia ezagutuko dute. Aldez aurretik erreserba egitea gomendatzen dute, 943-86 88 11 telefono zenbakira deituta.

Joan den asteburuan, martxoaren 10ean hasi ziren bisitarientzat antzezlana eskaintzen; irailetik ekainerako tartean, larunbatetan (11:30, 12:30, 16:30 eta 17:30) eta igandetan (11:30 eta 12:30) izango dira saioak. Uztaila eta abuztuan, berriz, aurreko ordutegiez gain, asteartetik ostiralera ere zabalduko dituzte ateak, 16:30ean eta 17:30ean. Aldez aurretik erreserba egitea gomendatzen dute, eta informazio gehiago www.lilijauregia.com helbidean edo 943-86 88 11 telefonoan aurkitu daiteke. Zestoako Lili jauregia zaharberritzeko eta museo bilakatzeko lanak amaitu ostean, 2013an hasi ziren bisitak eskaintzen, hango ondarea eta historia ezagutarazteko asmoz. Orduan ere antzezlan baten bidez, Andre Madalenen eskutik ikusten zuten bisitariek jauregia, eta 2015ean estreinatu zuten zestoarrentzat bigarren antzezlana: Lilitarren ohorea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide