Beñi Agirre idazlearen hitzaldia izango da gaur, Aizarnan

Zestoako Hitza 2018ko martxoaren 12a

(Nabarralde) Gipuzkoako historia nafarra liburuari buruzko hitzaldia emango du gaur Beñi Agirrek, Aizarnako Aranburu landetxean, 22:00etan hasita. Nabarralde Fundazioko Azpeitiarron Nafar Zuzterrak taldeak antolatu du saioa. Gipuzkoako historiaren beste begirada bat eskaintzen du idazleak liburuan. Haren arabera, Gipuzkoa eremu zabalago batean kokatzen du lanak, Nafarroan alegia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide