Arroabeko emakumeak ere kalera irten dira berdintasuna aldarrikatzera

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 8a

Gaurko, Emakumeen Nazioarteko Egunerako, deituta zegoen nazioarteko greba feministarekin bat egin dute Arroabeko adin ezberdinetako emakumeek. Bi elkarretaratze egin dituzte, bata goizean eta bestea arratsaldean. Elkarretaratzea lapiko hotsez girotu duenik ere izan da Arroabean. Munduko txoko ezberdinetako milaka emakumek egin dute bat gaurko deituta zegoen nazioarteko greba feministarekin. Euskal Herriko mugimendu feministak Emakumeok* planto! lelopean deitu ditu lanuzteak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide