Iluntzean ere kalera atera dituzte Zestoan M8aren aldarrikapenak

Zestoako Hitza 2018ko martxoaren 8a

Eguerdiko mobilizazio jendetsuari jarraipena emanda, dozenaka lagun atera dira berriro kalera Zestoan iluntzean, Martxoaren 8ko ekitaldi nagusirako. Eguerdian bezala, plazan elkartu eta kalez kalez abiatu dira lehendabizi, musika eskolako trikiti ikasleak eta irakasleak martxaren buruan zirela eta eguerdian atera duten pankarta berarekin. Eguerdian ez bezala, ordea, plazara itzulita bertan gelditu da jendea, eguneko ekitaldia jarraitzeko. Hasteko, Maialen Lujanbioren testu baten bidez, berdintasunaren eta parekidetasunaren bidean gizonen erantzukizunaren garrantzia jarri dute mahai gainean, besteak beste, Zestoako Txoko Feministako kideek. Ondoren, ekitaldirako prestatu duten bideoa bota dute; herriko hainbat emakume agertu da hizketan bideoan, bakoitza bere aldarrikapenarekin, Martxoaren 8ko erreibindikazioen multzoa osatu arte. Plazakoak osatuta, azken hitzordu bat dute aurretik Zestoako emakumeek gaurko eguna borobiltzeko: 21:00etan hasita Gurutze jubilatuen tabernan ospatuko duten afaria. Iluntzeko mobilizazioko irudiak dira honakoak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide