Hilaren 18an, igandez, jokatuko dute aurtengo
Zestoako Herri Krosa. Izena emateko epeak irekita jarraitzen du
herrikrosa.eus webgunean,
lasterketa luzerako zein
laburrerako; bietan, hilaren 16an bukatuko da epea.
Edizio berezia izango da aurtengoa. Izan ere, 40. urteurrena beteko du Zestoako Herri Krosak. Hori dela eta, Zestoako Atletismo Taldeko antolatzaileek krosaren egun berean hiru lagun omenduko dituzte: Iñaki Irureta
Triku, Jexux Goikoetxea
Fati eta Jexux Izeta
Koiote zena. Hiru horiek izan ziren duela 40 urte Zestoako lasterketa herrikoia martxan jarri zutenetakoak, eta egungo antolatzaileek esker ona adierazi eta aitorpena egingo diete martxoaren 18an.