Zestoako Udalak dagoeneko ireki du etxebizitzak alokatzeko sustengu ekonomikoa eskatzeko epea. Diru laguntzak honako kolektibo hauei zuzenduta daude, eta, beraz, horiek dira eskaera egin dezaketenak: 18 eta 35 urte bitarteko gazteak, mugikortasun urria dutenak, bananduak, 70 urtetik gorako herritarrak, alargunak eta seme-alabak beren kargura dituzten guraso bakarreko familiak. Diru-laguntzen helburua da kolektibo horietako norbanakoei alokairuaren zati bat ordaintzea.
Diru-laguntzaren zenbatekoa, eskatzaileen diru-sarreren araberakoa izango da. Ondorengoak dira baremoak:
- 0 euro eta 15.000 euro artean: alokairuaren %50 ordainduko zaio.
- 15.000 euro eta 21.000 euro artean: alokairuaren %40 ordainduko zaio.
- 21.000 euro eta 30.000 euro artea: alokairuaren %30 ordainduko zaio.
- 30.000 euro eta 35.000 euro artean: alokairuaren %20 ordainduko zaio