Voltaiak eta Fetitxek kontzertuak eskainiko dituzte zapatuan Zestoako Gaztetxean

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 6a

Zumaiako Voltaia taldeak labetik atera berri duen 'Erortzen' diskoa aurkeztuko du larunbateko zuzenekoan. Zumaiako stoner-rock hirukoteak joan zen otsailean atera zuen argitara 'Erortzen', eta aurkezpen bira egiten ari da Euskal Herriko hainbat txokotan. Zestoan egingo du hirugarren geldialdia

[caption id="attachment_333021" align="aligncenter" width="300"]Zumaiako Voltaia taldea igoko da zapatuan Zestoako Gaztetxeko oholtzara. (Badok) Zumaiako Voltaia taldea igoko da zapatuan Zestoako Gaztetxeko oholtzara. (Badok)[/caption] Beste aste batez kontzertuak antolatu ditu Zestoako Gaztetxeak. Zapatuan, martxoaren 10ean, zuzeneko bana eskainiko dute Voltaia eta Fetitxe taldeek, 22:30ean hasita. Zumaiako Voltaia taldeak labetik atera berri duen Erortzen diskoa aurkeztuko du larunbateko zuzenekoan. Zumaiako stoner-rock hirukoteak joan zen otsailean atera zuen argitara Erortzen, eta aurkezpen bira egiten ari da Euskal Herriko hainbat txokotan. Zestoan egingo du hirugarren geldialdia. Herrian bertan dagoen Gaztain estudioan grabatu dute diskoa, eta Eñaut Gaztañaga  soinu teknikaria eta ekoizlea arduratu da grabaketa lanetan laguntzeaz. Voltaiako hirukotearen azken lanak 7oeko hamarkadako rock eta stoner doinuak biltzen ditu 12 kantutan. Voltaiarekin elkarbanatuko du Zestoako Gaztetxeko oholtza Fetitxe taldeak. Arrigarriagatik hurbilduko dira Zestoara beren rock doinuak lagun. Kontzertuak ikusteko sarrera 5 euro ordaindu beharko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide